Pribatutasun politikak

Pribatutasun politikak

 

Sarrera

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko araudia betetzeko, erabiltzaileei jakinarazten zaie ezen posta elektronikoaren bitartez, webgune honetan dauden datu-orrien bidez edo webgune honetan dagoen beste edozein baliabidez ematen dituzten datuak sartuko direla Tratamenduaren Arduradunaren, hau da, Bidebide Tolosa, SLren tratamendu-sistemetan, helburua delarik jasotako kontsulta eta eskabideei erantzutea, zurekin harremanetan jartzea, eskatutako zerbitzuak, zuen jarduerak berezko dituen merkataritzako harremanak eta funtzioak kudeatzea, eta, orobat, harpidetuta eduki ditzakezuen buletinak eta berriak bidaltzea eta etorkizunean zuen interesekoak izan daitezkeen jakinarazpenak bidaltzea.
Merkataritzako harremanaren jarraipena egiteko eta Tratamenduaren Arduradunaren legezko funtzioak gauzatzeko helburuz, zuen datuak denbora-mugarik gabe kontserbatu ahal izango dira, non eta kontrakoa esaten ez diguzuen.
Datuen tratamendurako oinarri juridikoak hauek dira: interesdunak eskatutako zerbitzuak emateko kontratuaren egikaritza, Tratamenduaren Arduradunaren legezko interesa eta interesdunaren baimena.
Zuen datu pertsonalen tratamendua egingo da modu konfidentzialean. Bidebide Tolosa, SLk konpromisoa du pribatutasunarekin eta erabiltzaileen datu pertsonalen babesarekin, eta eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Bere zerbitzuen eskaintzan, Bidebide Tolosa, SLk aukerako zerbitzu-sorta bat jartzen du bere bezeroen eskura, berauen egonaldia ahalik eta atseginen egiten saiatzen baita.
Zerbitzu horiek emateko, Bidebide Tolosa, SLk kanpoko laguntzaileak hartu ditzake; hori dela-eta, Bidebide Tolosa, SLk zenbait datu (identifikaziokoak, kontaktatzekoak eta kontratatutako zerbitzuei buruzkoak) jakinarazi ahal izango dizkie berari laguntzen dizkieten enpresei eta pertsonei.

Izaera pertsonaleko datuen bilketa

Bidebide Tolosa SLk webgunera sartzeko ez dizu eskatzen izaera pertsonaleko datuak emateko; hala ere, eskainitako zerbitzu batzuek, nola baitira erreserba-eskaera edo informazio buletinetarako harpidetza posiblea, erabiltzaileak datu pertsonal batzuk emateko eskatzen dute . Erabiltzaileak modu libre eta borondatezkoan ematen ditu bere datuak. Bidebide Tolosa, SLk ez du eskatzen eskatutako zerbitzua jasotzeko behar den informazioa besterik.

Webgune honetan edozein motatako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelakoak) sartzen dituen erabiltzaileak aitortu eta bermatzen du hemen adierazitako baldintzak beteta sartu dituela.
Hirugarrenen datu pertsonalak sartzen dituen erabiltzaileak aitortzen du hirugarren horien onespena eta baimena dituela datu horiek argitaratzeko.

Sartutako datu guztien egiazkoak eta zuzenak direlako erantzukizuna erabiltzailearena da, es beste inorena; beraz, Bidebide Tolosa, SL salbuetsita geratzen da horren gaineko edozein erantzukizunetatik. Nolanahi ere, erabiltzaileek bermatu egiten dute emandako datuak zehatzak eta benetakoak direla eta indarraldian daudela, eta konprometitu egiten dira datuok behar bezala gaurkotuta edukitzera.

Interesdunen eskubideak

Sartzeko, zuzentzeko, mugatzeko, kontra egiteko eta eramangarritasunerako eskubideak erabil ditzakete, bai eta bere baimena kendu edo gai honen gaineko beste edozein eskaera egin ere, Tratamenduaren Arduradunari idatzi bat bidalita (Bidebide Tolosa, SL, Euskal Herria plaza, 1, 20400 Tolosa – Gipuzkoa), telefonoz deituta (943 23 11 11) edo posta elektronikoaren bidez (info@hotelbidebide.eus). Eskaerari atxiki behar zaio eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiriren bat (NANa edo antzekoren bat). Eskaera egiten baduzu legezko ordezkari bezala, Nortasun Agiriaren kopiaz gain, ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiriren bat ere aurkeztu behar duzu. Eskabideen ebazpenarekin ados ez bazaude, edo erreklamazioren bat aurkeztu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakezu (aepd.es).

Segurtasun-neurriak

Bidebide Tolosa SLk bere datuen tratamenduetan dauden izaera pertsonaleko datuak tratatzeko garaian, izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta datuok aldatzea, galtzea eta bertara baimenik gabe sartzea eta horiek tratatzea eragozteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketakoak hartuko ditu, kontuan izanda teknologia zein egoeratan dagoen, bildutako datuen izaera zein den eta datuok zein arrisku daukaten, dela giza-jarduerak eragindakoak dela ingurune fisikoak edo naturalak eragindakoa, bat etorrita izaera pertsonaleko datuen tratamenduen segurtasun-neurrien arloan aplikagarri diren indarreko legeekin. Hala eta guztiz ere, erabiltzaileei jakinarazten zaie ezen informatikako segurtasun-neurriak ez direla garaiezinak eta ez inoiz ez gaudela seguru legez kontrako sarrera bidegabeen aurrean. Halakorik gertatuz gero, erantzukizuna ez litzateke Bidebide Tolosa SLrena izango.

Trafiko-datuak

Webgune honen bitartez zerbitzu hobeak emateko helburuarekin, erabiltzailearen ordenagailuaren IP helbidea erregistra liteke, eta horrela aukera egongo da datuak geroago prozesatzeko, horren helburua delarik analizatzea, besteak beste, bisitatutako orrialde-kopurua, bisita-kopurua, webgunearen bisitari/erabiltzaileen jarduera eta erabiltzeko maiztasuna.

Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Bidebide Tolosa, SLri bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea webgunean sartzen den bakoitzean.

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin eta/edo antzeko tresnekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Bide Bidebide Tolosa, SLrekin web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

Sare sozial eta webgunetarako esteka

Webgune honek estekak eskain ditzake sare sozialetara eta, besteak beste, Facebook eta Twitter bezalako kanpoko webgune eta web-kanaletara lotzeko. Bidebide Tolosa SLk ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen lotutako gune horrekiko. Webgune honetatik edo beste edozein modutan, Bidebide Tolosa, SLrekin lotutako sare sozial eta kanpoko webgune eta web-kanaletara sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta espresuki jakinarazten zaio ezen erabiltzeko baldintzak, pribatutasun politikak eta edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien mende daudela, eta inoiz ez Bidebide Tolosa SLren mende.

Indarraldia

Bidebide Tolosa, SLk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Tratamenduaren Arduraduna aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Tratamenduaren Arduradunak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.