Hotela

Sekulako hotel
txiki bat

Bidebide 2018an inauguratu zen diseinuzko hotel txiki bat da. Herriko alde zaharrean kokatzen da, garai bateko justizia jauregian, berritua dagoen 100 urteko historia baino gehiago duen eraikina. Hotela tren geltokitik 100 metrotara dago, eta bertan, 25 minututan Donostiko erdigunera eramaten zaituen trena har dezakezu.

Gure hoteleko 19 logelak intsonorizatuta daude, dohainezko eta kalitatezko WiFi konexioa dute, pantaila lauko telebista, kutxa gotorra, idazmahaia eta komun pribatua dutxa, hile lehorgailua eta garbitasunerako dohaineko produktuak. Etxe moderno batean sentituko bagina bezalako hotel bat sortu nahi izan genuen, besterik gabe.

Erosotasunerako
19 leku

Tolosa, arima berdea,
mendi bihotza

Tolosa 20.000 biztanle inguruko herri kemena duen hiria da. Izan ere, XIX mendean Gipuzkoako hiriburua izan zen… baina 10 urtez bakarrik. Oria ibaiaren haranean kokatzen da, N-1 errepidearen ondoan. Zelai berdeek, 1.000 metroak laztantzen dituzten mendiek eta landa tradizio nabarmenak nabariarazten dituen eskualdeko hiriburua da. Hau guztia larunbatetako azoka gastronomiko ospetsuarekin, Euskadiko inauteri ezagunenekin eta bizi kultural oso aktiboarekin adierazten da.

Gure inguruko kultura
babesten dugu

Bidebidek kulturan sinesten du, eta horregatik gure helburuetako bat kulturari zuzenki eragingo dioten ekintzak burutzea da. Hau dela eta, gure hotela bertako arte erakusmen eta salmenta gune bat da. Gure logeletan bertako artista ezberdinek egindako obra esklusiboak aurkituko dituzu, gure ingurua ezagutzera lagunduko dizuten gaiekin. Sormeneko proiektu baten parte dira, Gko arte galeriarekin batera kudeatzen duguna. Sortzaile lokalak ezagutarazten lagundu nahi dituen ekimena da, etxera inor esku hutsik itzuli ez dadin.

Gko-galeria_logo-02
Aratz Ruiz – Zerkausia / Arantzazu
Xabier Anunzibai – Txindoki
Elena Odriozola – Iñauteriak
Arri – Pelotari 1/2

Hemen gaude edozer
behar duzula

Deitu edota idatzi nahi duzunean.
Taldean bidaiatzen duzu? Familia osorako logela bat behar duzu? Bazkari bat antolatu nahiko zenuke? Tolosak eskaintzen duen guztia ezagutu nahi? Hemen gaude zure eskura e-mailez edo telefonoz.