Aratz Ruiz
Gasteiz 1983
Arte Ederrak ikasi zituen EHU. 14 urte baino gehiagoz hiri inguruan aurrera eraman eta garatutako lanagatik ezaguna da, gehien bat Gasteizko kaleetan. Gaur egun Euskadiko arte urbanoko sortzaile erreferenteetako bat da. Fill In kolektiboko parte da, muralismoa eta graffitia hezkuntza esparruan garatzen dituen taldeetako bat, murala eta topaketa/tailerrean parte hartzen dutenen arteko harremana sortuz.
Bere estudioko lan plastikoa erlazionatuta dago batez ere, oso modu naturalean batzen dituen arkitektura eta elementu fantastikoekin, errealismo-fantastiko propio bat sortuz. Lan hauek akriliko eta olio-pinturekin sortzen ditu, baina sprayarekin duen trebetasuna nabarmena da baita ere, formatu handiko lanetan gauzatzen duena.

ZERKAUSIA / ARANTZAZU
Inprimatze digitala Fine Art Gicleé.
EGURREZKO TAKOA
Un Tako es un objeto-arte. Una pieza de madera que lleva una obra gráfica impresa en alta calidad.
Arri
Donosti 1991
Arri BB.AAn lizentziatua eta diseinu grafikoan tituludun ilustratzailea da. Bere marrazkietan anatomia erreflexiorako hasiera puntu bezala erabiltzen du. Barrukoa agerian jartzean datza, beste begirada bat sortzean eta gauzen barrena ikusteko gai izatean. Laburbilduz, gorputza bera erabiltzen du adierazpenaren igorle eta hartzaile bezala. Anatomia denok norbere buruarekin identifikatzen dugula eta modu instintiboan jakin mina sortzen duela dio, eta horrela, gorputzetik ihesik ez dagoela berresten du.
PELOTARI 1/2
Inprimatze digitala Fine Art Gicleé.

EGURREZKO TAKOA
Un Tako es un objeto-arte. Una pieza de madera que lleva una obra gráfica impresa en alta calidad.
Elena Odriozola
Donosti 1967
Marrazketan aritzea ez zen aukera bat izan, bakarrik ailegatu zen zerbait baizik. Horrela izan behar baluke bezala, saihestu ezin zena. 1997. urtean gertatu zen, baina txiki-txikitatik hasi zen. Gutxika eta inongo presa, helmuga edota asmorik gabe. Eta oraingoz jarraitu egiten du, nork daki noiz arte. Gustukoa dudan bitartean edo… nahiago dut ez jakin zenbat iraungo duen. Bidean iragarki agentzia batean lan egin nuen, polita eta gogorra izan zen. Bertan ikasitako guztiak asko lagundu dit testuak interpretatzerako garaian. Gauza gutxi esatea hobe dela jakiteko ere.

IÑAUTERIAK
Inprimatze digitala Fine Art Gicleé.
EGURREZKO TAKOA
Un Tako es un objeto-arte. Una pieza de madera que lleva una obra gráfica impresa en alta calidad.
Xabier Anunzibai
Beasain 1985
Bele lana estudio barruan nahiz kanpoan garatzen du, bai kuadroak, muralak, instalakuntzak edota animazio txikiak eginez. Bere estudioko lana material, bolumen eta itzal ezberdinek, espazio negatiboek, esaldi motzak eta hitz solteek definitzen dute. Laburbilduz, bere lana ideia, material eta teknika ezberdinen bateraketa saiakera da.
TXINDOKI
Inprimatze digitala Fine Art Gicleé.
