Home

Logela onena dugu zuretzat.

Eskuratu %20ko deskontua, gure web-orrian zuzenean erreserba eginez edo +34 943 23 11 11 zenbakira deituz.

Zure atsedena
da garrantzitsuena.

Bidebide hotela 19 logelako hotel berezia da, Tolosako plaza ospetsuenean kokatuta dagoena.
Xehetasun guztiak zaindu ditugu gure bezeroak eroso senti daitezen, atsedena har dezaten eta Donostia, Gipuzkoa edo Euskal Herria begirada berriarekin ezagutu dezaten.

Euskadin ongi jatea gustatzen zaigu,
egunsentitik hasi eta ilunabarrera arte.

Erabateko esperientzia gastronomikoa eskaintzen du gure jatetxeak, noiznahi. Bidebide hotelak etxekoa, irudimentsua eta adin eta gustu guztietara egokitutako sukaldaritza eskaintzen du.

Gipuzkoako bihotz berdean, Donostiatik 25 kilometrotara eta Iruña, Gasteiz, Bilbo edo Frantziarekin primeran konektatuta dagoen landa-hiri dinamikoa da Tolosa. Hoteletik irten eta 15 minutu ibiltzea nahikoa da baso edo zelai batera iristeko, edota hiria inguratzen duten mendietako baten igoera hasteko.

Gure mendietatik
itsasoa ikus daiteke

Hemen gaude
behar duzunerako

Deitu edo idatzi egin diezagukezu nahi duzunean.Taldean bidaiatuko duzu? Familia ugari batentzako logela behar duzu? Bazkari bat antolatu nahi duzu? Tolosak eskaintzen dizkizun aukera guztiak ezagutu nahi dituzu? Zure esanetara gaude e-mail edo telefono bidez.