Esperientziak

Ezagutu euskal kostaldea

eta barrualdea

Euskal kostaldea

DONOSTIA

24 km – Trenez 25 minutu

25 minutu gidatu ostean, Donostiarekin egingo dugu topo. Zalantzarik gabe esan dezakegu euskal gastronomiaren eta kulturaren paradisu dela.

ZARAUTZ

39 km

Hego Euskal Herriko hondartzarik luzeena du eta bere olatuek bisitariei ur-kirolak praktikatzeko aukera ematen die, batik bat, surfa. Hondartza- eta surf-kulturaz gain, sukaldaritza da bere beste erakargarritasun nagusia.

FLYSCH-eko BIDEA

50 km

Gipuzkoako mendebaldeko kostako labar ikusgarriek altxor natural paregabea ezkutatzen dute: milioika urteko geologia-historia, ondoz ondoko geruza harritsuetan idatzi dena eta itsasoaren etengabeko jardueraren ondorioz azalean agertu dena.

Gozatu arteaz eta kulturaz

CHILLIDA LEKU

24 km

Chillida Leku Museoa lorategi eta baso desberdinez osatutako eremu zabala da eta birmoldatutako baserri bat dago, eta Eduardo Chillida Juantegui eskultoreak bertan banatu zuen bere obraren zati handia. Hernani inguruan dago, Donostiatik 15 minutura autoan joanez gero.

GUGGENHEIM BILBAO

100 km

XX. mendearen bigarren erdiko eraikin onena gisa definitu izan da Guggenheim museoa eta honek Bilboko hiria erabat eraldatu du, munduan kokatuz eta zeharo aldatuz bere irudia.

TOPIC: EL MUSEO DEL TÍTERE

0 km

Tolosako hirigune historikoaren erdian, TOPIC da txotxongiloen inguruko Europako zentro bakarra. Txotxongiloen etxea izanik, bertan ezagutuko dituzu mundu osoko txotxongiloak eta asko ikasiko duzu milaka urteko arte honi buruz.

Gure mendiak eta ibilbideak

HERNIOKO TONTORRA

7.3 km

Harro gaude mendi bikain honen magalean gaudelako. Aipagarriak dira irailean mendi honetan egiten diren erromeriak.

ARTIKUTZAKO BASOA

24 km

Pagoz babestutako baso honek sentitu beharreko lasaitasuna eskaintzen du, eta urteko edozein sasoi egokia da bertara ibilaldi bat egiteko.

ARANTZAZU ETA URBIA

30km

Gertu ditugu Urbiako zelai berdeetara iristeko hainbat bidezidor. Leku paregabea da, Gipuzkoako gailur esanguratsuenetako batzuk baititu bere inguruan.

HIRU TENPLUEN IBILBIDEA

30 minutuko ibilbidea kotxez

Inguru eta bazter ikusgarriak igarotzen dituen ibilbide honen bidez lotzen dira Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeetako hiru monumentu esanguratsu: Loiolako Santutegia (Azpeitia), Antioko baseliza (Zumarraga) eta Arantzazuko santutegia (Oñati).

UREDERRAKO SORBURUA

60 km

1987an natura-erreserba gisa izendatu zen Urederra ibaiaren sorburua, eta ez da harritzekoa, Nafarroako tokirik politenetakoa baita. Zalantzarik gabe, bisitatu beharreko paradisu naturala.

TXINDOKI

15 km

Aralar mendilerroan kokatuta, Txindoki mendiak ingurunearen panoramika onenetarikoa eskaintzen du. Txindoki, Aralar mendilerroko eta, beharbada, Gipuzkoako gailurrik ezagunena eta bisitari gehien biltzen dituena da. Euskal Herriko mendi eder eta ospetsuenetakoa da.

Merkatu ospetsuak

TOLOSAKO AZOKA

2 minutu oinez

Mende asko ditu larunbatero Tolosan ospatzen den azokak eta Euskadiko ospetsuenetako bat da. Hiru gune ditu aire zabalean, eta horrela, hirigunea feria handi bat izaten da larunbat goizetan.

ORDIZIAKO AZOKA

14 km

Ordiziako azoka tradizionala eskualdeko nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuen saltzaile eta erosleen topagune bilakatzen da asteazkenetan. Salgai freskoak eta kalitatezkoak dituzten saltoki asko aurkituko ditugu bertan.

AHETZE ARKAKUSOEN MERKATUA

64 km

1993an hasi ziren Ahetzen hilabete bakoitzeko hirugarren igandean antigoaleko gauzen merkatu handia antolatzen. Bertan biltzen dira mugaren bi aldeetatik datozen saltzaile, erosle eta kuxkuxeroak.

Hoteletik 2 minutura tren-geltokia. Tolosa-Donostia ibilbideak 30 minutu inguruko iraupena.

+ ikusi esteka

Hoteletik 2 minutura autobus-geltokia. Autobus-zerbitzu erregularra.

+ ikusi esteka (Tolosaldea)

+ ikusi esteka (hiriarteko autobusa)

Hoteletik 2 minutura taxi-geltokia.
Hotelarekin hitzartutako tarifak, 4-8 bidaiarirentzat.

Kokapen
ezin hobea
duen hotela

Hemen gaude
behar duzunerako

Deitu edo idatzi egin diezagukezu nahi duzunean.Taldean bidaiatuko duzu? Familia ugari batentzako logela behar duzu? Bazkari bat antolatu nahi duzu? Tolosak eskaintzen dizkizun aukera guztiak ezagutu nahi dituzu? Zure esanetara gaude e-mail edo telefono bidez.