Lege oharra

Lege oharra eta erabiltzeko baldintzak

Lege informazioa

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko, jakinarazten dizuegu hotelbide.eus webgunearen jabea dela Bidebide Tolosa, SL (IFZ: B75168336; helbidea: Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa-Gipuzkoa; telefonoa: 943 23 11 11; posta elektronikoa: info@hotelbidebide.eus), zeina inskribatuta dagoen Gipuzkoako Merkataritzako Erregistroan (Liburukia: 2775; Folioa: 211; Orria: SS 39175).

Bidebide Tolosa, SL (aurrerantzean “Tratamenduaren arduraduna”) sozietate bat da, eta bere helburua da turismo-, ostatu eta jatetxe-zerbitzuak ematea. Bidebide Tolosa, SLrena da hotelbide.eus helbidea duen webgunea (aurrerantzean “webgunea”. Webgune hau bisitatu eta erabiltzen duen pertsona da webgunearen erabiltzailea (aurrerantzean, “erabiltzailea”).

Baldintza orokorrak

Erabiltzailea bere borondatez sartzen da webgune honetara. Webgune honetarako sarrera doanekoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du bertan dauden lege-oharrak, erabiltzeko baldintzak eta terminoak, pribatutasun-politika eta cookien politika ezagutzea eta onartzea. Erabiltzaile ez badago ados baldintza hauekin, ezingo du webgune hau erabili.

Webgune honetara sartzearen erantzukizuna, bai eta bertako informazioari eman dakiokeen erabilerarena ere, erabiltzailearenak dira, ez beste inorenak. Erabiltzailea konprometitzen da webgunea erabiltzera bere helburuarekin bat etorrita. Erabiltzaileak ezin du webgune honetako informazioa legez kontra erabili, ezta webgune honetako sistema informatikoak kaltetu edo aldatu ditzaketen ekintzak burutu ere.

Debekatuta dago erabiltzaileek webgunean sartzea Bidebide Tolosa, SLri edo beste erabiltzaileei edo hirugarrengoei huts eragin diezaieketen eduki faltsu edo okerrak. Erabiltzailea beste inor ez da izango mota horretako datuak zabalduta egiten diren kalteen erantzulea.

Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzea haien baimenik gabe, bai eta hirugarrenen datu identifikagarriak erabiltzea beste pertsona do erakunde bat delako itxura egiteko.
Bidebide Tolosa, SLk ahalegin handiak egiten ditu webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin, eta beretzat gordetzen du datu horiek edozein unetan aldatzeko ahalmena.

Bidebide Tolosa, SLk uko egiten dio webgune honetako edukietan egon litezkeen akats edo hutsuneengatiko erantzukizunari, bai eta datu horien egiatasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-falta dela-eta izan daitezkeen kalte-galerenari ere.
Webguneak beste webgune batzuetarako estekak eskain ditzake. Bidebide Tolosa, SLk ez du bere gain erantzukizunik hartzen estekatutako toki horiekiko, zeren kontrolik batere ez baitu haien gainean, beren edukiaz eta eskainitako produktu eta zerbitzuez, eta abarrez. Zerbitzu horien helburua da erabiltzaileari informazioa ematea beste informazio-iturri batzuen gainean; hori dela eta, erabiltzailearen beraren erantzukizuna da webgune horietan dauden edukietara sartzea eta webguneon erabiltzeko arauak errespetatzea. Tratamenduaren Arduradunaren edo beste batzuen sare sozialekiko esteken kasuan, sare horien baldintza orokorrek aginduko dute.
Bidebide Tolosa, SLk ez du bere gain erantzukizunik batere hartuko webgune hau edo bertako edukiak erabiltzetik etor litezkeen ondorioez, kalteez edo galerez, kalte informatikoak eta birusak edo edozein motatako malwareak sartzea barne.

Tratamenduaren Arduradunak ez du bermatzen webgunean ez dagoenik kanpoko beste pertsona batzuek sartutako birusik edo beste elementurik, zeinek erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan aldaketak eragin ditzaketen; hala ere, eskura dituen baliabideak erabiltzen ditu hori gerta ez dadin.

Bidebide Tolosa, SLk beretzat gordetzen du webgune honen diseinua, konfigurazioa edo informazioa edozein momentutan, eta aurretik abisatu edo justifikatu gabe, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, hori egokia dela iruditzen bazio. Tratamenduaren Arduradunak ez du bere burua erantzule egiten aldaketa horiek eragin ditzaketen kalteengatik. Hala ere, eskura dituen baliabideak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

Erregistro eta harpidetzak

Webgune honetara sartzeko ez da beharrezkoa datu pertsonalak ematea. Eskaintzen diren zerbitzu batzuek, ordea, esaterako erreserba baten eskaerek edo informazio-buletinen harpidetzek, erabiltzailearen datu pertsonalak behar dituzte. Erabiltzaileak bere datuak ematen ditu modu librean eta bere borondatez.

Erabiltzailea konprometitzen da datu egiazko, zehatz eta osoak ematera, bai eskaera egiteko unean bai horren ondorengo komunikazioetan, eta datu horietan izandako aldaketen berri emateko erantzukizuna hartzen du. Erreserba-inprimakietan azaltzen diren nahitaez bete beharreko eremuak ez betetzearen ondorioa izan liteke Bidebide Tolosa, SLk erabiltzailearen eskabideari ez erantzutea.

Erabiltzaileek nahi badute, “newsletter” edo informazio-buletinen harpidetza eskatu ahal izango dute. Erabiltzaileek zerbitzu horietatik baja emateko eskatu ahal izango dute, nahi dutenean, Bidebide Tolosa, SLra idatzi bat bidalita edo Tratamenduaren Arduradunak horretarako ipinitako beste edozein bitarteko erabilita, adi bidez, informazio-buletinen bukaera-aldean dagoen “Baja eman” izeneko tresna.
Webgune hau erabiltzeak berekin dakar Bidebide Tolosa, SLren baldintza orokorrak eta pribatutasun politika onartzea.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen eta bere orri, sail, pantaila, eduki, itxura eta diseinu, testu, argazki, irudi, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta abarren jabetza-eskubideen jabe da Bidebide Tolosa, SL, non-eta bestela esaten ez den.
Webgune honetara sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du inoiz esan nahi Bidebide Tolosa, SLk uko egiten dienik jabetza intelektual eta industrialeko bere eskubideei, ezta horiek besterentzen dituenik, edo erabiltzaileari baimen osoa edo partziala ematen dionik eskubide horiek erabil ditzan. Lan horiek baimenik gabe kopiatzea, banatzea, merkaturatzea edo aldatzea da Bidebide Tolosa, SLren jabetza intelektualaren eskubideak urratzea.

Erabiltzailea konprometitzen da webgune honen titulartasunari kalte egiten dion ezer ez egitera. Webgune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta webgunearen titularren jabetza intelektual eta industrialari egindako kalteek ekar dezakete legez dagozkion ekintzak gauzatzea eta, hala badagokio, baita ekintza horietatik ondorioztatzen diren erantzukizunak ere.

Aldaketak

Bidebide Tolosa, SLk baldintza hauek alda ditzake, iruditzen bazaio egokia dela hori egitea, dela legeen aldaketei egokitzeko dela bete mota bateko hobekuntzak egiteko. Aldaketa horiek indarra izango dute webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Bidebide Tolosa, SLk bere eskura dituen bitartekoak erabiliko ditu erabiltzaileei egindako aldaketen berri emateko.

Jurisdikzioa

Bidebide Tolosa, SLren eta erabiltzailearen arteko harremanek indarrean dauden legeetan legeria aplikagarriaz eta jurisdikzio eskudunaz xedatzen denak arautuko ditu. Hala eta guztiz ere, legeriak aurreikusten badu alderdiek foru baten mende jartzeko aukera, egoki litzaiekeen beste edozein foru berariaz baztertuta, Gipuzkoako Tolosako auzitegien mende jartzen dira.

Bidebide Tolosa, SL aurreko baldintzen betetzen ez duenari jazarriko dio, bai eta bere webgunean aurkeztutako edukiak oker erabiltzen dituenari ere, eta Zuzenbidez egokitu lekizkionen ekintza zibil eta penal guztiak egingo ditu.